XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Basurdi - Nun ote ditugu ba, izaki argi, esker oneko ta eskuzabal oiek?.
- Pozik ezagutuko nituke!.
Jaun - Tira! tira! Naikoa diagu! Ar zak adarra, ta kito.
Basurdi - Aizu! Ez al dezu beste iñor, ni baño egokiagorik, adarra eramateko?.
Jaun - Ik eraman bearko dek, ba, lentxio edo geroxio! Basurdi - Edo ez....
Jaun - Oa, Panpoxaren billa! Gurekin zetorrek eta...
Basurdi - Gurekin al dijoa ba, neska ori?.
Jaun - Bai! Eta kontuz, ire itz sastar oietakoren bat bota!.
Basurdi - Ba, ez da neska ori asko malmetituko; ez da atzera egingo ere, itz sastar bat edo beste entzunagatik.
Jaun - Oitua badago, ez badago, aren aurrean beintzat, kontuz! Lizunkeri gutxi! Basurdi - Nik ez det orrelako oiturarik.
Jaun - Izan ere!, akatsik gabeko jauntxo aundikietakoa izaki...
Basurdi - Ba dakit ezetz! Eta gero,, zer?.
Jaun - Arbelaiz`ekin Erriko etxean biltzekoak gaituk.
- Eup! eup! Panpoxa! Panpoxa!.
Panpoxa - Ba noa, ba noa, gizona! Egonarri gaiztokoa! Egunon deizula, Jaun!.
Jaun - Baita zuri ere, Panpoxa! Egunsentiko intza! Ori da sasoia!.
Basurdi - Pasia ez ba dauka...
Panpoxa - Bejondeizula, Jaun! Alkarrekin joan bear al degu? Ja, ja, ja...